2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

Amara Berriko IKT-ak

Amara Berriko IKTn arduradunak hitzaldi bat eman digu, non IKTen erabilera azaldu digun. Sistema hau ez da edozein eskolak erabiltzen duen sistema bezalakoa, gaitasun guztiak praktikoki lantzea du helburutzat hezkuntza sistema honek.

Baino ez da bakarrik proiektuen bidez praktikari hain garrantzi handia ematea eredu honen berezitasun bakarra. Proiektua gauzatu ondoren, eskolako edabideen laguntzaz gurasoei berri eman ahal diezaiekete, bai irrati, bai zirkuito itsiko telebista, bai eskolako egunkaria eta baita ere eskolako web orrialdearen bidez (txikiweba).

Resultado de imagen de amaraberri

Ze ikasle edo ziklok hedabideetan lan egiten duen jakiteko taula bat dute, non dena ondo antolatuta agertzen den. Amara Berri sisteman zikloka lan egiten dutenez adin desberdinetako ikasleak daude gela berdinean, modu honetara haien interakzioa bermatzen da, eta txikiek nagusiengandik ikasten dute gehien bat, irakaslea klasearen gidari soilik bihurtuz. Hedabideetan bikoteka edo zikloka, hilean behin, bi egunetan jarraian lan egiten dute ikasleek, eta esan dudan bezala txikiek nagusiengandik ikasten dute.

Hedabide hauek, irratia, telebista, web orrialdea eta egunkaria ikasleen motibaziorako klabeetako bat dira. Proiektuak nahi dutelako egiten dituzte, ez notarengatik ez irakaslea pozik uzteagatik, baizik eta haien lagunek, gurasoek edo hurbileko jendeak azken finean egin duten lana ikusteko.

Orain, hedabide bakoitzaren funtzionatzeko modua azalduko dut:

Egunkaria egunero argitaratzen dute 3. eta 4. mailako ikasleek bai webean baita imprimatua ere. Honen bidez, umeek egindako inkestak, elkarrizketak, asmakizunak, ipuinak, denbora pasak, eta beste hainbat lan argitaratzen dituzte.

Resultado de imagen de amaraberri egunkaria

Irratia ere eguneroko lana da, baina kasu honetan 1. eta 2. mailako ikasleek egiten dute lan hau. Irratian ikasleek egindako olerkiak, elkarrizketak, etab. kaleratzen dituzte. Gainera, irrati saioa grabatu eta txikiwebera igotzen dute, zuzenean ezin dutenek entzun geroago entzun ahal izateko.

Resultado de imagen de amaraberri irratia

Telebista erabiltzea zailagoa denez 5. eta 6. mailakoek egiten dute lan hori. Telebista zirkuito itxi bat dute, eta gela bakoitzean telebista bat dagoenez ikasleek zuzenean ikus dezakete gertatzen ari dena. Hedabide honetan umeek egindako lanetaz gainera, albiste eta iragarkiak ere igortzen dituzte dituzte. Azkenik, irratian bezala, grabaketak txikiwebera igotzen dira. 

Resultado de imagen de amaraberri telebista

Txikiwebean ziklo guztietako ikasleek parte hartzen dute, bai egunkari, bai irrati eta bai telebistan agertzen diren lanak ageri dira web honetan, guztien bilgailu bezala funtzionatuz. 

Resultado de imagen de amaraberri txikiweb

Beraz, esan dezakegu hezkuntza eredu honek garrantzi handia ematen diela hedabideei, eta hauen bidez IKTak lantzen dituztela. 

Ekintza eskolarekin jarduera

Ekintzako haurrekin egindako jarduera honetan gure taldeak, 402, sorpresa edo harridura sentimendua aztertu genuen.

Lehenik eta behin ariketa apur bat azalduko dizuegu. Ikasleak gelara iristerakoan beraien burua aurkeztu eta bi taldetan banatzen dira, urdinak eta laranjak, bereizteko aurpegiak marrazten dituztelarik. Bi taldetan daudela ordenagailuan prestatuta dagoen ruleta bat botatzen dute eta horren arabera joko  desberdinak egiten dituzte. Jokua irabazten duen taldeak puxika bat lehertzen du, pista bat agerian utzirik. Jokoa horrela aurrera doa pista guztiak irakurri ondoren sarira iritsi arte.

Guk hiru haur talde ikusi genituen , eta hauek oso desberdinak izan zirela aipatu behar dugu. Gure taldekideek ruletarekin arazo bat eduki zuten proiektorea ez zebilelako, baina arazo hau aurrera eraman zuten inongo arazorik gabe, kontuan izan behar da harridura sentsazioa lortzeko elementu oso garrantzitsu bat zela jolas honetan. Orokorrean oso gustora ibili ziren haurrak eta ez zegoen arazorik jokoak aurrera eramateko, dantzan hastea batzuetan kostatzen zitzaien, baina begiraleen animoekin berehala ekiten zioten dantzari eta kantatzeari.

Aipatu beharra dago gure ikaskideek euskara hiru taldeetan asko bultzatu zutela eta ahalegin handiak egin zituztela haurrek hau hitz egin zezaten, esfortzu gehiena haurren partetik, taldeen artean zeogen desberdintasuna kontuan harturik, euskal kantekin ematea zen, hitz bat tokatzen zitzaien orduan ez zekiten oso ondo zein kantatu, baina begiraleak prestutasun handia erakutsi zuten eta pistak emanez kanta ezagun batera eramaten zituzten. Gainera, gure ustetan jolasa talde batetik bestera hobetzen joan ziren. Hasiera batean sorpresa moduan zuten kaxa bistan zeukaten eta umeek lehenengo pistarekin asmatzen zuten hau zela saria, baina azkeneko taldearekin hau ezkutatu zuten mahaien tartean eta jolasak emozio gehiago izatera pasa zen.

Gauza negatibo eta ahul bat aipatu behar bagenuke batzuen partaidetza besteena baino askoz txikiagoa izan zela izango litzateke. Ikaskide batzuk haurrekin jolasean edota hauei animatzen zeuden bitartean beste batzuk eserita eta ezer esan gabe zeuden. Beste gauza bat jolas berdinak behin eta berriro errepikatzen zirela da, beraz umeei astuna egin zitzaien. Gure ustez jolas hau errepikatzekotan ruletan jolas gehiago sartu edo 30 minutu baino gutxiagoko jarduera bat izan beharko litzateke.

Bukatzeko talde bezala toki berdinean eta ariketa berdina hiru aldiz errepikatzea astuna egin zitzaigun begiraleoi. Egia da talde guztiak desberdinak izan zirela baina gure papera behatzaileena izanda eta parte hartzerik ez genuenez pixka bat luzea egin zitzaigun.


Web ereduak eta hezkuntza ereduak

IKT-ko lehenengo saioan web eta hezkuntza ereduak landu genituen, hain zuzen ere web 1.0, web 2.0 eta web 3.0.


WEB 1.0

Web mota honetan, eskuragarri dagoen informazio guztia iturri batetik atera da; hau da, ezagutza interneten dago baina hau ezin du inork aldatu edo parte hartu, jaso besterik ez.

Hezkuntzan web 1.0, eredu monologiko tradizionaletan ematen da. Irakasleak ezagutzak konpartitzen ditu eredu honetan, baina komunikazioa zentzu bakarrekoa da, irakaslearengandik ikasleenganakoa, haien arteko interakzioari lekurik utzi gabe.


WEB 2.0

Oraingo honetan gizarteak interneten gauzak txertatzeko gai da, eta hori, era berean, denek irakurri dezakegula. Beraz, informazioa iturri bat baino gehiagotik irteten da. Web mota hau web kolaboratibo bezala ezagutzen da.

Web 2.0 gaur egun dauden gehiengo eskolen eredua isladatzen du. Irakaslea da erakusten duena, baina ikasleek parte hartze aktiboa dute eta berarekin interakzionatzen dute. Hala ere irakasleak du paper garrantzitsuena oraindik ere.


WEB3.0

Web mota honetan hartzailearen gustuetara moldatzen da informazioa, hau da, bilaketa bat egin ondoren beste bilaketa bat egitera doanean informazio hori agertuko zaio predeterminazioz, ordenagailuak zer interesatu ahal zaion hautematen duelako aurreko bilaketetan oinarrituz.

Eredu hau, gaur arte oso gutxi erabili izan da hezkuntza arloan, oso zaila delako eta utopikoa dirudielako irakaskuntza ikasle bakoitzaren gustuetara moldatzea, baina eskola demokratikoetan adibidez antzerako gauza bat egiten da. Eskola hauetan, ikasleek erabakitzen dituzte zeintzuk diren bete behar dituzten arauak eta obligazioak, betiere irakasleak parte hartzen du, baina ez lehengo irakasleen modura, jakintzaren iturri den figura bezala, baizik eta haientzako sustengu edo laguntzaile papera betez.


IRUDIEN BIDEZKO WEB EREDUEN ADIERAZPENA:


Imagen relacionada

Resultado de imagen de web 3.0 








Dekalogoa

Giza baloreak hezkuntzan lantzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu, izan ere gure egunerokotasunean edozein esperientziaren bitartez baloreen transmisioa ematen da. Honakoa ikusirik eskolan balore egokiak errefortzatu beharko liratekeela uste dugu.

  • Txikiak garenean horri txuri baten modukoak gara (tabula rasa) eta hazten goazen heinean hezkuntzak, lagunek, familiak... hainbat balore helarazten dizkigute.
  • Kulturaren arabera baloreak desberdintzen dira, gure jatorriaren arabera ohitura eta tradizio batzuk ditugulako  eta haiek balore desberdinak garatzea ekartzen du.
  • Pertsona baten bizitako etapa desberdinetan balore desberdinei ematen zaie garrantzia.
  • Familia eta lagunak emozionalki lotuta dauden pertsonak dira, haurrek gehienbat behatuz eta imitatuz ikasten dutenez, honakoek haiengan eredu nagusi bezela jokatzen dute.
  • Hezkuntza baloreak lantzeko esparru nagusia da eta gizarteak oinarritzat dituen baloreak landu eta errefortzatzea du helburu. Gizartearekin lotura gehien duen instituzioa baita.
  • Eredu dialogikoari esker haurrek haien artean interakzionatzen dute, modu aktibo eta koperatibo batean. Honek batak bestearengandik ikasteko aukera ematen du, hainbat balore uztartzen direlarik.
  • Irakaslearen papera eredutzat jokatzea da. Horrez gain, ezarritako jarduerak ere egokiak izan behar dira landu nahi diren baloreak erreforzatzeko.
  • Gure ustez gelan lehentasuna eduki beharko luketen baloreak gizarteratzean oinarrituak direnak izan beharko liratekete. Adibidez: bizikidetasuna, ekitatea, kooperazioa, errespetua, tolerantzia...
  • Nahiz eta testuinguru berdinean bizi eta antzeko baloreak ikasi, pertsona bakoitzak bere ikuspuntua eta izaera duenez, balore bakoitzari egiten zaion interpretazioa eta ematen zaion garrantzia desberdina da.
  • Baloreek pertsonak osatzen dituzte eta horrela dela konturatzen garenean  bakoitzak ze balorek osatuko duen aukeratzeko gaitasuna eskuratzen du.


Nor naiz ni?

Kaixo irakurleok, nik Jon dut izena eta magisteritza ikasten ari naiz bigarren mailan, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Amurrion bizi izan naiz Donostira ikastera etorri naizen arte.

Amurrion, arabako mendebaldean dagoen herri txiki bat da eta euskera oso gutxi hitz egiten da. Hori dela eta oso arraroa eta gustokoa gertatu zitzaidan hona etortzean, jendeak bai eskolan eta bai eskolatik kanpo euskera erabiltzea. Gainera, hona etorri nintzen pasa den urtera arte nik entzundako euskera bakarra batua zen, baina hemen nagoenetik euskera desberdin pila bat entzuten ditut, gela barruan bertan Markina, Mutriku, Azpeiti, Zestoa, eta beste hainbat lekutako euskerak entzuten dira, eta hasieran zaila den arren gero eta gehiago eta errazago ulertzen dituzu euskalki desberdin hauek.

Hizkuntza bakarrik ez da zaila eta aberasgarria batera iruditu zaidan gauza bakarra, etxetik urrun bakarrik bizitzea esperientzia ikaragarria da, eta eguneroko bizitzari dagokionez asko ikasten da. Janaria, ordutegiak, txukuntasuna, etab. kontuan hartu behar dira bakarrik bizi zarenean eta benetan konturatzen zara gurasoek etxetik kanpo egiten dutenaz aparte etxe barruan egiten duten lanaz.

Lan gehiago izan arren ez ditut nire afizioak alde batera utzi. Pasa den urtean Billabonako futbol taldean jokatu nuen, eta aurten talde batean ez nagoen arren hemen egin ditudan lagun berriekin astero astero jokatzen dut partidaren bat. Nire hobbietako bat futbola da, baino hontaz aparte beste hainbat kirol ere gustoko ditut, beraz, esan dezaket kirola dela nire hobbia. Kirolaz gainera ere, motorra eta gurpilak dituen edozein ibilgailu gustoko dut, bai autoa, bai bizikleta, bai motorra...

Azkenik, eta magisteritzarekin loturik, monitore kurtsoa gauzatu dut pasa den udan, eta esan behar dut oso gustora egon naizela umeekin denbora tarte horretan, eta espero dudala aurtengo magisteritzako praktikaldian gustora egotea ere.