Ekintzako haurrekin egindako jarduera honetan gure taldeak, 402, sorpresa edo harridura sentimendua aztertu genuen.
Lehenik eta behin ariketa apur bat azalduko dizuegu. Ikasleak gelara
iristerakoan beraien burua aurkeztu eta bi taldetan banatzen dira, urdinak eta
laranjak, bereizteko aurpegiak marrazten dituztelarik. Bi taldetan daudela
ordenagailuan prestatuta dagoen ruleta bat botatzen dute eta horren arabera
joko desberdinak egiten dituzte. Jokua irabazten duen taldeak puxika bat
lehertzen du, pista bat agerian utzirik. Jokoa horrela aurrera doa pista
guztiak irakurri ondoren sarira iritsi arte.
Guk hiru haur talde ikusi genituen , eta hauek oso desberdinak izan zirela
aipatu behar dugu. Gure taldekideek ruletarekin arazo bat eduki zuten
proiektorea ez zebilelako, baina arazo hau aurrera eraman zuten inongo arazorik
gabe, kontuan izan behar da harridura sentsazioa lortzeko elementu oso
garrantzitsu bat zela jolas honetan. Orokorrean oso gustora ibili ziren haurrak eta ez zegoen arazorik
jokoak aurrera eramateko, dantzan hastea batzuetan kostatzen zitzaien, baina
begiraleen animoekin berehala ekiten zioten dantzari eta kantatzeari.
Aipatu beharra dago gure ikaskideek euskara hiru taldeetan asko bultzatu
zutela eta ahalegin handiak egin zituztela haurrek hau hitz egin zezaten,
esfortzu gehiena haurren partetik, taldeen artean zeogen desberdintasuna
kontuan harturik, euskal kantekin ematea zen, hitz bat tokatzen zitzaien orduan
ez zekiten oso ondo zein kantatu, baina begiraleak prestutasun handia erakutsi
zuten eta pistak emanez kanta ezagun batera eramaten zituzten. Gainera, gure
ustetan jolasa talde batetik bestera hobetzen joan ziren. Hasiera batean
sorpresa moduan zuten kaxa bistan zeukaten eta umeek lehenengo pistarekin
asmatzen zuten hau zela saria, baina azkeneko taldearekin hau ezkutatu zuten
mahaien tartean eta jolasak emozio gehiago izatera pasa zen.
Gauza negatibo eta ahul bat aipatu behar bagenuke batzuen partaidetza
besteena baino askoz txikiagoa izan zela izango litzateke. Ikaskide batzuk
haurrekin jolasean edota hauei animatzen zeuden bitartean beste batzuk eserita
eta ezer esan gabe zeuden. Beste gauza bat jolas berdinak behin eta berriro
errepikatzen zirela da, beraz umeei astuna egin zitzaien. Gure ustez jolas hau
errepikatzekotan ruletan jolas gehiago sartu edo 30 minutu baino gutxiagoko
jarduera bat izan beharko litzateke.
Bukatzeko talde bezala toki berdinean eta ariketa berdina hiru aldiz
errepikatzea astuna egin zitzaigun begiraleoi. Egia da talde guztiak
desberdinak izan zirela baina gure papera behatzaileena izanda eta parte
hartzerik ez genuenez pixka bat luzea egin zitzaigun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina